Euskal presoak

Paueko epaitegiak Josu Esparzaren aurkako euroagindua onartu du

Urriaren 6an atxilotu zuten, baina behin-behinean aske jarraituko du prozesua amaitu bitartean.

2011ko irailaren 27a
15:09
Entzun

Paueko Epaitegiak Josu Esparzaren aurkako euroagindua onartu du gaur goizean, baina prozesua amaitu bitartean aske jarraituko du behin-behinean. Esparzak orain helegitea aurkezteko aukera du, eta aste batzuetan ez litzateke kasu horretan erabakia gauzatuko..

Irailaren 6an atxilotu zuten Esparza Donibane Lohitzunen (Lapurdi), bizimodu normala zeramala. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen euroagindua, Ekineko kide delakoan. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten 2005ea terrorismoa goratzea leporatuta. Irailaren 9an utzi zuten behin-behinean aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.