Ingurumena
Paueko Laborantza Zuzendaritzan kateatu dira 150 bat lagun, transgenikoen kontra
Euskal herritarrak dira asko, laborari zein kontsumitzaileak. Zuzendariak ordezkaritza batekin solastea onartu du.
150 bat lagun Pirinio Atlantikoetako Laborantza Zuzendaritzako bulegoetan kateatu dira gaur goizean, Pauen. Haietako asko euskal herritarrak dira, laborariak, kontsumitzaileak eta, oro har, hazi transgenikoak erabiltzearen kontra dauden lagunak. Aiziritzeko (Nafarroa Beherea) Lur Berri kooperatibako itxialdian hazi eraldatuen aurka hasitako mugimenduaren segida da gaurkoa. Han bezala hazi transgenikoak erabiltzeko biamena atzeratzeko eskatzen diote Frantziako ministerioaren mendeko den Laborantza Zuzendaritzari. Protestan ari direnen ordezkari talde batekin hitzegitea onartu du zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu