Irakeko okupazioa
Paul Bremerren Donibane Lohizuneko etxean sartu dira ABko kideak gerra salatzeko
AEBek Iraken ezarritako administratzaile Paul Bremerrek Donibane Lohizunen (Lapurdi) duen etxeko jardinean sartu dira gaur arratsaldean ABko hamabost bat kide, hain zuzen ere, Iraken aurkako gerra eta okupazioa salatzeko. Gerraren eta okupazioaren aurkako banderolak zintzilikatu dituzte hormetatik, eta, horrez gain, sirenekin-eta bonbardaketa egoera bat irudikatu dute.
Arratsaldeko 18:30ak aldera sartu dira AB Abertzaleen Batasuneko hamabost bat kide Bremerrek Donibane Lohizunen duen etxeko jardinera. Gerraren kontrako afixa eta banderolak ezarri dituzte, eta, ondoren, sirena eta arrabotsen bidez, gerra egoera irudikatu dute. Ekintza egin ostean, arazorik gabe irten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu