Presoak

Paulo Elkoro ustezko ETAko kidea Espainiara estraditatzeko baimena eman du Nurenbergo auzitegiak

Bernhard Wankel Nurenbergo auzitegiko bozeramaileak jakitera eman duenez, urtarrilean Alemanian atxilotu zuten Paulo Elkoro ustezko ETAko kidea Espainiara estraditatzeko baimena eman du auzitegi horretako epaileak. 1997an Espainian egindako atentatu batean parte hartzea leporatzen diote Elkorori, eta "estradizioa denbora kontua" dela adierazi dute.

2003ko abuztuaren 6a
17:52
Entzun
Elkororen abokatuak atxilotua ez estraditatzeko eskatu zion Nurenbergo epaitegiari, "Espainiara eramanez gero torturatua izateko arriskua" zuelako. Nurenbergo auzitegiaren epaiaren arabera, "ez dugu ikusten atxilotua torturatua izateko inolako zantzurik". Epaiak jasotzen duenez, "Espainia Europako Batasuneko kide izateaz gain, Giza Eskubideen defentsako konbetzioaren kide ere bada". Elkoro torturatua izateko arrisku ikusiko balute, ez luketela estraditatuko dio epaiak.

Wankel bozeramailearen arabera, epaitegiaren erabakia atzeraezinezkoa, eta Elkororen estradizioa "denbora kontua" da. Hala ere, Alemaniako Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkezteko aukera legoke, "baina horrek estradizioa atzeratzea besterik ez lukeela ekarriko" nabarmendu du Wankelek, "baina ez eragotzi".

Paulo Elkoro urtarrilaren 21ean atxilotu zuen poliziak Nurenbergen, Araba komandoko ustezko kide izateagatik Espainiako justiziak 1999ko azaroaren 23an eman zuen bilatze eta atxilotze aginduan oinarrituz. Elkoro Alemaniako hiri horretan bizi izan zen 2000. urteaz geroztik, hainbat lagunen etxeetan eta ikasle pisuetan. Berri agentzien arabera, Elkoro aldizkako lanak egiten aritu zen tarte horretan, "baina beste iturri batzuetatik ere dirua jaso zuen"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.