Alegiako Udalak eta ezker abertzaleak omenaldi bat egingo diote larunbat honetan Paulo Garaialde zenari, Triple A taldeak hil zuen 30. urteurrenean. 19:00etan haren omenezko plaka bat jarriko dute Alegian, taxien geltokiaren plazan.
1982ko urtarrilaren 2an hil zuten Garaialde, Berastegin. 'Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza' egunkariak duela 30 urteko gertakari hura jaso zuen joan den otsailaren 24an, erreportaje batean. 30 urtean hilketaren egileei buruz egon den nahasmena argitu zuen.