ziburuko ikastola

Paxkal Indo: "Azaroaren 8rako manifestaldirako deia egiten dugu"

Seaska, guraso eta Kaskaroteniaren ordezkarientzat aterabide bakarra Zokoara joatea da, eta ez dute ulertzen zergatik Poulouk ez duen nahi.

Ziburuko ikastolaren inguruko agerraldia. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko urriaren 15a
07:29
Entzun

"Azaroaren 8an, auzapezak eta bere udal gehiengoak entzun beharko dute ziburutarrek ikastola bat nahi dutela Ziburun", esan du Indok. Laida Mujika ikastolako lehendakariaren arabera, gurasoentzat "aterabide bakarra" da ikastola Zokoako eremura mugitzea.

Guy Poulou auzapezak aitortu du "eskola publikoko obrak epean" direla. Kaskaroteniako ordezkariek adierazi dutenez, berak ez ditu obrak oztopatu.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria ere agerraldian izan da. Dioenez, Kaskaroteniaren aurkako "erasoak" Euskal Herriko Ikastolen aurkako erasoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.