Datozen hilabeteetan Osakidetzako ospitale guztiek sistema berdina erabiliko dute ospitaleratutako pertsonak identifikatu, eta haien segurtasuna bermatzeko. Orain arte ospitale bakoitzak bere sistema aukeratzen zuen. Ordea, datozen hilabetetan eskumutur bat erabiltzen hasiko dira, gaixoari buruzko informazioa jasotzea errazteko.
Neurri hori gaixoen segurtasuna bermatzeko 2013-2016 estrategiaren barruan kokatu du Jon Darponek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Eskumuturrekin batera ospitale guztietan protokolo bateratua abiaraziko dutela azaldu du, halaber.
Bestetik, osasun zerbitzuen erabiltzailea bere segurtasun klinikoan "inplikatu" dadin kanpaina bat abiarazi du Osasun Sailak. "Erabiltzailea behar beste informazio izatea dugu helburu, arriskuen berri izan dezan".