Pedro Abrego (Lerin, 1927) sukaldariak jasoko du Nafarroako Gobernuaren aurtengo Frantzisko Xabier saria. Haren "profesionaltasuna, xalotasuna, gizatasuna, lanerako gaitasuna eta etengabeko lana" goretsi ditu, eta "horrek guztiak Nafarroaren irudia hobetzeko balio izan du".
Madrilen bi jatetxe ezagun sortu zituen Abregok: Txistu eta Donostiarra.
Iruñean egin zituen oinarrizko ikasketak, eta 15 urte zituela Donostian hasi zen lanean. 1952an Julia Ameidarekin ezkondu zen, eta Venezuela joan ziren. Abregok han arte grafikoetan jardun zuen beharrean. 1965etik Madrilen bizi da. Hasieran etxegintza arloan aritu zen, baina berehala heldu zion sukaldaritzari. 1971an zabaldu zuen bere lehen jatetxea: El Caserio. Txistu, handik urtebetera; Donostiarra, 1976an. Gaur egun bere enpresetan 120 langile dauzka.
Abregok baditu beste zenbait sari. Esate batera, 2007an Donostiako urrezko danborra eman zioten eta aurten Espainiako lan merituaren urrezko domina. Elikaduraren arloan Nafarroako zenbait elkarteko kide da.
Nafarroako Gobernuak iaz sortu zuen Frantzisko Xabier saria, eta herrialdetik kanpo bizi diren lagunei ematen die. Lehengo urtean Pablo Hermoso de Mendoza burtzikari lizarratarrak jaso zuen.
gizARTEA
Pedro Abrego sukaldariak jasoko du Frantzisko Xabier saria
Haren "profesionaltasuna, xalotasuna, gizatasuna, lanerako gaitasuna eta etengabeko lana" goretsi ditu Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu