Gauerdian eman zaio hasiera Jazzfermin 2011 jaialdiari. Urtero festen harira egiten den musika zikloa da, eta aurten, Pedro Iturraldek eman du lehen kontzertua. Burgos plazan izango dira emanaldiak, iaz estreinatutako eskenatokian.
Hamalaugarren jardunaldia da aurtengoa, eta adierazpen artistiko desberdinek hartuko dute bertan parte. Adierazpen horietako bat Perdo Iturralderen esku utzi dute, omenaldia egin baitzaio. Izan ere, 82 urteko gizon horrek bere azken lana aurkeztu du: Etfonias.
Iturralde Faltzesen jaio zen (Nafarroa) bederatzi urterekin igo zen lehenengoz oholtzara, eta urtebetean saxofoi karrera atera zuen Madrilgo kontserbatorioan. Saxofoiaren ikasketak beste instrumentu batzuekin batera egin zituen; tartean, klarinetea, biolina, pianoa eta baita armoniarekin ere.
Gaur, hilak 8, Metismatic taldeak du hitzordua.
Bihar, herriko Gregorio De Luxek hartuko du oholtza. Talde honek, 1980ko hamarkadako musika berreskuratzea du helburu, eta Soul, Blues eta Funk estiloak uztartuko ditu horretarako. Hilaren 10ean amaituko da jaialdia, McCoy Tynerren kontzrtuarekin.