Atxiloketa

Pedro Mari Goikoetxea Elorza atxilotu dute Urruñan

ETAko kide izatea egotzita atzeman du Frantziako Poliziak. Atxilotze unean ez zeukan armarik, ezta agiri faltsurik ere.

2007ko azaroaren 22a
19:03
Entzun
Pedro Mari Goikoetxea Elorza atxilotu du gaur Frantziako Poliziak Urruñako (Lapurdi) Pausua auzoan. ETAko kide izatea leporatzen diote, eta Espainiak eskatuta nazioarteko atxilotze agindu bat tarteko dela atzeman dute. Baionako polizia-etxean daukate orain, Pauera (Frantzia) noiz eramango.

Polizia iturrien arabera, Goikoetxeak atxilotze unean ez zeukan armarik, ezta agiri faltsurik ere.

1993ko irailean ere atxilotu zuten, Laurence Le Vert epailearen aginduz.

Hernanikoa (Gipuzkoa) da Goikoetxea, 1942. urtean jaioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.