EUSKAL HERRIA

Pedro Migel Etxenike eta Helena Taberna sarituko ditu Sabino Arana Fundazioak

Virginia Berasategi triatletak, Gureak eta Iberdrola enpresak eta Frank Gehry arkitektoak osatuko dute Sabino Arana sarien saridunen zerrenda.

2010eko abenduaren 20a
13:41
Entzun
Sabino Arana fundazioak gaur jakinarazi du nortzuek jasoko dute Sabino Arana saria. Saridunen artean Pedro Migel Etxenike zientzialaria, Helena Taberna zinema zuzendaria, Virginia Berasategi triatlea eta Frank Gehry arkitektoa daude. Gainera Gureak eta Iberdrola enpresak ere sarituko ditu gaur jakitera eman dutenez. Sabino Arana sarien 25. aldia da, eta sari ematea urtarrilaren 30ean izango da, Bilboko Arriaga antzokian.

Etxenikeren kasuan ikerketaren alorrean egindako lanagatik saritu dutela jakinarazi du Irune Zuluaga Sabino Arana Fundazioko zuzendariak. Tabernaren kasuan bere ibilbidea izan duen koherentzia eta berezko estiloa saritu dute. Berasategi, berriz, zailtasunak gainditzeko gaitasunagatik. Gureak enpresari integrazioaren alde egindako lanagatik emango diote saria, eta Iberdrolari, "Euskadiren garapenarekin izan duen konpromisoagatik". Gehryk Guggenheim Museoarekin irudi berri bat zabaltzeagatik jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.