Pedro Oiartzabalek, orain arte Elkargiko kontseilari ordezkari eta zuzendari orokorrak, dimisioa aurkeztu dio Josu Sanchez elkarteko presidenteari. Azken horrek Oiartzabalek egindako lana eskertu du, eta nahigabea adierazi du "aurretik zituzten desafio garrantzitsuak" elkarbanatzeko aukera ez izateagatik.
Oiartzabal 2012ko maiatzean hasi zen Elkargin lanean, eta iazko maiatzaren 30etik ari zen kontseilari ordezkari gisa.
Elkargiko administrazio kontseilua ekainaren 25ean bilduko da zuzendari orokor berria aukeratzeko.