Pedro Subijana sukaldariak jasoko du datorren urtarrilaren 20an Donostiako garaikur nagusia: Urrezko Danborra. Hala adostu du Donostia Turismoko administrazio kontseiluak, aho batez. Subijanak Luis Irizarren eskutik ikasi zuen sukaldaritza, eta 1975ean zabaldu zuen jatetxe propioa: Akelarre. Ordutik ehundaka sari jaso ditu, besteak beste, 2007an eman zioten hirugarren Michelin izarra. "Subijanak bizi osoa darama sukaldean, eta, haren gastronomiaren bidez, Donostia ezagun egin da. Ez ahaztu, gainera, Basque Culinary Centerren bultzatzaileetako bat izan zela", adierazi du Josu Ruiz Garapen Ekonomikorako zinegotziak. Subijanak Joaquin Fuentes medikuaren lekukoa hartuko du.
Jaiak
Pedro Subijana sukaldariarentzat Donostiako Urrezko Danborra
Donostia Turismoren administrazio kontseiluak aho batez onartu du saria. 24 hautagai zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu