bihar berria-n

Pedro Subijanaren Akelarre jatetxeari bisita

Goi mailako sukaldarien erreportaje sailaren harira, bihar Subijanaren jatetxeari buruzkoa argitaratuko du BERRIAk Plaza sailean.

Berria.info
2012ko abenduaren 7a
14:20
Entzun

Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileetako bat izan zen Pedro Subijana hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta orain dela bost urte eman zioten hirugarren Michelin izarra, hogei urte baino gehiago birekin pasatu eta gero. "Daukazunarekin ez konformatzeak eta umila izateak balio du hemen", dio.

Aita gozogilea zuen, eta etxean ospakizunak egiten zituztenean sukaldean laguntzen zion haurra zela. Gozogintzako araua neurria da, eta bere sukaldean ere ezaugarri hori da nagusi.

Datorren astean Martin Berasategi sukaldariarekin egindako erreportajea argitaratuko du BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.