Zornotzakoa zen Uriguen, eta Otxandioko batailoian aritu zen borrokan. Aranzadi Zientzia Elkarteak topatu eta desobiratu zituen arrastoak iaz, eta Mendatako udaletxean eginiko ekitaldian eman dizkiete haren aztarnak familiakoei.
Uriguen masailezurraren DNAren bidez identifikatu zutela azaldu dute Aranzadikoek, eta Joseba Maella alkateak eman dizkie gorpuzkiak senideei. Josune Barrena ilobak azaldu du Uriguenen arrastoak Zornotzako hilerrian lurperatuko dituztela, eta Siriako errefuxiatuak izan ditu gogoan.
Pedro Uriguen gudariaren gorpuzkiak bere senideei entregatzeko ekitaldian. Egun garrantzitsua @Gob_euspic.twitter.com/4RcnswOOyl
— Josu Erkoreka (@jerkoreka) 2016(e)ko maiatzak 8
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok parte hartu dute ekitaldian. Memoria bai, baina aitorpena ere egin behar dela azpimarratu du Erkorekak.