Peñen Sanferminetako egitaraua

2012ko ekainaren 28a
16:07
Entzun

Txikiei zuzendutako ekitaldiak: 

- Uztailaren 8an: 11:00etan txikientzako jokuak Donibane peñan.

- Uztailaren 10an: Behin peñak zezen-plazan daudela, kalejira egingo da bertatik San Frantzisko plazaraino, txaranga batek lagunduta. San Frantzisko plazan askaria, txikientzako jokuak eta zezentxoak izango dira.

- Uztailaren 11n: 11:00etan, txikientzako jokuak eta puzgarriak Arrotxapea peñan.

- Uztailaren 12an: Peña txiki guztien kalejira egingo da Gaztelu plazatik Burgoen plazaraino, bertan argazki erraldoia ateratzeko. Bidean, Muthiko Alaiak peñan geldituko dira, bertatik Bonberenea txarangak, Muthiko Alaiak dantzari txiki taldeak eta Muthikoko panpinek Pirritx eta Porrotx lagunduko dituztelarik, Burgoen plazan emanaldia eskaintzeko.

Jarautako goiz gorriak

Txarko, Bronce, Oberena, Jarana, Aldapa, Unica eta Alegría peñek antolatuta, goizero ekintza desberdinak izango dira Jarauta kalean, 12:30ean: txarangak, triki-poteoak, haurrentzako jokoak, bertsolariak (Ion Maia, Fredi Paia, Julio Soto), eta abar luzea.

Bestelako ekitaldiak  

- Uztailaren 8an: Espeiz Mukaki eta Kuxkuxtu txaranga, 11:00etan Muthiko Alaiak peñan. 0:00etan Luciano Bullicio peñan.

- Uztailaren 9an: Kalejira: 500 urte eta gero Nafarroa Bizirik. 17:30ean San Francisco plazatik (dantzariekin, joaldunekin, ...). Peñak karakterizatuta joango gara. Gero, gauerdian Trikidantz Muthiko Alaiak peñan, eta dantzaldia Bullicion.

- Uztailaren 10an: Gau mexikarra Anaitasuna eta San Fermin peñen artean, 23:00etan. Gauerdian dantzaldia Bullicion.

- Uztailaren 11n: 13:00etan, Zuberoako dantza taldea Muthiko Alaiak peñan. 00:30ean Xaukadi Bullicion.

- Uztailaren 12a: 23:00etan Euskal Gaua Independantzarekin Anaitasuna eta San Fermin peñen artean. Gauerdian The Gambas taldearen kontzertua Muthiko Alaiak peñan eta Skabidea taldearen kontzertua La Unican. 00:30ean Los Apandadores Bullicion.

- Uztailaren 13an: 01:00etan Los Indocumentados, Bullicion.

- Uztailaren 14an: Eguardian bazkari herrikoia Gora Iruñea!-ren jaigunean. Gauerdian Gaixoa ni Gaztelu Plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.