Instrukzio epailea 2002tik aztertzenari da euskara kominikabideetan sustatzeko Nafarroako Gobernuak 2001eko diru laguntzen deialdian izan ziren irregulartasunak. 2001eko diru laguntzen deialdi hartan Diario de Navarra egunkariak eskaera epez kanpo aurkeztu bazuen ere 31.536 euro jaso zituen. Pegenaute eta Villanuevak azaldu egin beharko dute zergatik onartu zuten azkenean diru laguntza ematea, teknikariaren eta orduko legelariaren iritziaren aurka.
EKE Euskara Kultur Elkargoak salaketa jarri zuen Pegenaute Nafarroako Hizkuntza Politikako Zuzendari Nagusiaren aurka. Prebarikazioa, bidegabezko xahutzea eta influentzia trafikoa leporatzen zieten Pegenauteri eta Villanuevari. Calvori, berriz, dokumentuak faltsutzea ere leporatzen zieten. EKEk jarritako salaketa onartu egin zen eta 2 urtetik gora aritu da epailea diligentziak egiten (deklarazioak hartu, frogak aztertu...). EpaileakOnartu dituen bakarrak dira Pegenauteren eta Villanuevaren aurkako prebarikazio karguak bakarrik onartu ditu. Gaur, Pegenaute eta Villanueva epaitzeko zantzuak badaudela ebatzi du instrukzio epaileak eta ahozko epaiketa irekitzea erabaki du.
Nafarroako Gobernuko abokatuak ordezkatzen ditu akusatuak eta helegitea jarri du instrukzio epailearen erabakiaren aurka. EKEk Pegenaute eta Villanueva 10 urtez kargu publikoetan aritzeko gaitasunik gabe uzteko eskaera egin du. Fiskalak, bestalde, absoluzioa eskatu du.
Euskara
Pegenauteren aurkako ahozko epaiketa irekitzea erabaki du instrukzio epaileak
Intrukzio epaileak Pedro Pegenaute Nafarroako Hizkuntza Politikako Zuzendari Nagusiaren aurkako ahozko epaiketa zabaltzeko erabakia hartu du. Fermin Villanueva orduan Pegenauteren bigarrena zena eta egun Hezkuntza Zuzendari Nagusia dena ere inputatuta dago. Oraindik baina, ez dago hartuta epaiketa egiteko erabakia. Pegenaute eta Villanuevaren abokatuak (Nafarroako Gobernuko abokatuak) helegitea jarri du. Epaiketa egin behar duen epaileak helegite hori onartuz gero, epaiketa ez egitea erabaki dezake. Hala ere, instrukzio epailearen erabakia garrantzitsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu