Peio Alvarez Saleta Frantziako poliziaren zaintzapean dago uneotan Baionako polizia etxean.Atzo gauean atxilotu zuten Ziburun, bere etxean. Alvarezek ez zuen armarik eta agiri faltsurik atxilotu zutenean, eta normal, ezkutatu gabe, bizi zen Ziburun. Espainiako Justiziaren euroagindu baten harira atxilotu dute Alvarez, ETArekin zerikusia izatea egotzita.
Bart gauean Zornotzako eta Atxondoko (Bizkaia) zuloekin eta azkenaldian ETAkoak direlakoan atxilotutako zenbait lagunekin harremana zuela zabaldu dute, baina hori guztia gezurtatu egin dute gaur poliziaren inguruko iturriek.
Alvarez Andoaingoa (Gipuzkoa) da, 30 urte ditu, eta haren familiak jakinarazi duenez, gaixorik dago minbiziarekin. Gaitza sendatzearren ebakuntza egin zioten, baina berritu egin zaio, eta martxoaren 1ean Bordeleko erietxe batean ingresatu behar zuten tratamendua jasotzeko.
Atxiloketa
Peio Alvarez Saleta poliziaren zaintzapean dago Baionako komisarian
Atzo gauean atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi), han bizi baitzen. Espainiak emandako euroagindu baten harira. Familiak jakinarazi du Alvarezek minbizia duela, eta martxoaren 1ean Bordeleko (Frantzia) erietxe batean ingresatu behar zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu