bihar bERRIA-N

Peio Olhagarai: "Badira lanpostu asko bete behar direnak baina betetzen ez direnak"

Peio Olhagarai Ipar Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganberako garapenaren arloko zuzendaria izango da lehen gonbidatua Ahoan bilorik gabe emankizun berrian. Ipar Euskal Herriko Hitza-ko kazetari bat, Kazeta.info-ko bat, Herria-ko bat, Euskal Irratietako bat eta Kanaldudeko beste bat ukan ditu parean, egoera sozio-ekonomikoaz galdeka. Aurrerapena da hau.

2013ko otsailaren 21a
23:25
Entzun

- "Hemendik laster azalduko dugu sektoreka, baina dakiguna da langabezia ez dela txikitu eta biziki kezkagarria da".

- "Harrigarria da: Iparraldean badira kasik 5.000 lanpostu hartu behar direnak".

- "Beharbada tronpatzen gara, baina uste dugu erabaki hori hartuko dela, AHTa eginen dela. Beraz, zer egin dezakegu proiektu hori baikorra izan dadin guretzat? Guretzat baikorra izateko gisan, proposamen bereziak egin ditugu, zer baldintza bete beharko dituen erranez".

- "Biziki zaila da Iparraldean industria sostengatzea. Aktibitate berriak gehienetan ezeztatzen dira; alta, hor dira biharko egiazko lanpostuak sortuko".

- "Merkataritza eta Industria Ganberak betidanik parte hartu du ofizialki eta publikoki iparraldearentzako kolektibitate berezi baten alde".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.