Serbielleren abokatuek behin eta berriz eraman dute askatasun eskaera auzitegietara, baina joan den astea arte epaileek behin eta berriz bota zuten atzera. Joan den ostegunean, ordea, kantari ezaguna baldintzapean libre uztea onartu zuten askatasunen eta espetxeratzeen epaileek Parisko Auzitegian. Astean behin Donapaleuko (Nafarroa Beherea) polizia-etxera joatea da bete beharko duen baldintza.
Domintxinen (Zuberoan) atxilotu zuten Serbielle 2004ko urriaren 3an, eta han, bere etxean, ETAko zuzendaritza hartzea leporatzen diote. Serbiellek azaldu izan du abegitasunagatik hartu zituela pertsona horiek etxean, ETAko kideak zirela jakin gabe.
Presoak
Peio Serbielle kantaria aske utzi dute
Goizeko hamarrak aldera irten da Angulemako espetxetik (Frantzia) Peio Serbielle kantari ezaguna. 2004ko urrian atxilotu zuen Serbielle Frantziako Poliziak, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre atzeman zituzten operazio berean. Etxean ETAko kideak hartzea egozten diote. Atxilotu zutenetik Serbielle aske uztearen aldeko elkartasun mugimendu zabala sortu da, eta Euskal Herrikoek ez ezik, Frantziako politikari eta artistek ere eskatu dute libre utz dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu