Euskal Presoak

Peio Serbielleren askatasuna eskatzeko plataforma aurkeztu dute Miarritzen

Peio Serbielle abeslariaren askatasuna eskatzeko plataforma aurkeztu dute gaur Miarritzen. Serbielle iragan urriaren 3an atxilotu zuten, Frantziako poliziak Ipar Euskal Herrian eta Biarnon buruturiko operazioaren baitan. Poliziak ETAko kideak bere etxean hartu izana leporatzen dio Serbielleri. Jean-François Blanco abokatuak Serbielleren errugabetasuna aldarrikatu du, eta Moulinseko espetxean pairatzen duen isolamendu egoera salatu du. Florence Delay, Georges Moustaki, Jakes Abeberry eta Gerard Onesta daude Serbielleren askatasunaren aldeko plataforman, besteak beste.

2005eko urtarrilaren 7a
15:31
Entzun
Blancok Serbiellek egun bizi duen egoera salatu du. "Atxilotu zutenean, Naomeko espetxera eraman zuten, eta bertan abenduaren 16a arte izan zuten. Egun horretan, Moulinseko espetxera eraman zuten, eta bere egoerak okerrera egin du, nabarmen. Isolamendu egoeran dago, eta ez du gainontzeko presoek dituzten eskubide berdinak. Terrorista bat balitz bezala tratatzen dute. Esaterako, ez du liburutegira joateko eskubiderik ere".

Jean-François Blanco abokatuak Serbiellen irudia kaltetua izan dela azpimarratu du. "Artistikoki ere ondorioak izango ditu. Azaroan diska berri bat kaleratu behar zuen, beste hainbat artistekin. Atxiloketa dela eta, proiektua bertan behera gelditu da, oraingoz. Gainera, Frantzian izen ezaguna zen, ospe handiko artista. Kasu askotan euskal kulturaren ordezkari gisa ikusia zen. Orain, berriz, zaila izango bere irudia saltzea, terrorista bat gisa aurkezten dutelako hainbat hedabidek bere burua". Aferak luze joko duela uste du Blancok, eta 2006 urte bukaera baino lehen ez dutela epaituko uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.