Pello Alvarez euskal herritarra Espainiaratzeko baimena eman du gaurPaueko Auzitegiak, baina Alvarezek gaixotasun larria du eta hura "oso ondo egon arte" ez dute eramango Espainiara, auzitegiko iturriek Efe berri agentziari esan diotenez.
Alvarez duela lau egun ospitalean sartu zuten, diabetesarekin arazoak izan zituela-eta. Diabetesa ez ezik, minbizia du Alvarezek. Hala, gaur ez da auzitegian izan. Espainiako Fiskaltzak Frantziako Apelazio Auzitegiari eskatu zion apirilaren 20ra arte atzera dezala entrega, minbiziagatik aurreikusia dagoen bezala martxoaren 1ean Bordeleko erietxe batean ebakuntza egin diezaioten.
Otsailaren 7an atxilotu zuten Ziburun (Lapurdi), bere etxean, Iker Agirre ustezko etakideari aterbe ematea egotzita. Bi egunera aske utzi zuten.
Pello Alvarez Espainiaratu egingo dute baina "gaixotasunetik osatzean"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu