Pello Olano euskal presoa (Lizartza) duela bederatzi egun atera zuten Jaengo espetxetik (Epaunia), lekuz aldatzeko, eta senideek oraindik ez dute berririk jaso, ez dakite Olano non daukaten, Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez. "Gure kezka azaldu nahi dugu. Izan ere, leku aldatzeetan zenbait egunetan senideak presoaren berririk izan gabe egoten diren arren, bederatzi egun asko direla uste dugu. Senideak ere oso kezkatuta eta larriturik daude".
Pello Olano presoaren familiak bederatzi egun daramatza bere senideaz ezer jakin gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu