Euskal presoak

Pello Sanchez presoa aske behin-behinean, gaixotasun larriagatik

Bihotzeko ebakuntza egingo diote aurki.

2008ko abenduaren 9a
16:32
Entzun
Pello Sanchez (Iruñea) presoa atzo arratsaldean aske utzi zutela esan du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Bihotzeko gaixotasuna du Sanchezek, eta behin-behinean utzi dute libre. Laster egingo diote ebakuntza.

2005eko martxoaren 30ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin lotura izatea egotzita. Urte hauetan guztietan La Santeko espetxean eta Fresnesko ospitalean egon da.

AAMk dio oraindik hamar lagun daudela preso gaixotasun larriekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.