Pello Sarasolak ez du ETBn jarraituko. EITBtik azaldu dute hedabide publikoaren zuzendaritza aldi baterako utziko duela, "arrazoi pertsonalak" tarteko. Maite Iturbe zuzendari nagusiak hartuko du bere gain ETBren zuzendaritza, Sarasolaren lantalderaren babesarekin. Eskarmentu handia du Sarasolan telebistan. 1995etik 2005era ETBko programazio zuzendaria izan zen. Aurretik, EITBko Komunikazio arduraduna izan zen, (1991-1995) eta, lehenago, audientzia teknikaria (1989-1991).
2005ean ETB utzi eta Antena 3 katean lan egiten hasi zen. 2011n, Alberto Surio ETBko zuzendari nagusi zela, eduki zuzendari izendatu zuten. Maite Iturbe egungo zuzendariak iazko martxoan kargua hartu zuenean ETBko zuzendari izendatu zuen.