Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi du Eusko Legebiltzarra "berritzen ez den bitartean", "beste formula batzuk" bilatu behar direla ezker abertzalearekin hitz egiteko. "Borondatea egonda, mila arlotan lor daitezke akordioak", esan du.
Eusko Legebiltzarrak ez du "benetan euskal gizartearen ideologia" ordezkatzen, eta haren arabera, gaur egun "inork ez du hori ukatzen".