politika

Pello Urizar izan daiteke EAko idazkari nagusi berria

2009ko maiatzaren 29a
18:13
Entzun
EAko idazkari nagusi berria Pello Urizar izan daiteke. 41 urte ditu Urizarrek eta EA sortu zenetik -1986- alderdi horri lotuta egon da. 1996 eta 1998 urte bitartean Gazte Abertzaleak (EAko gazteak) taldearen idazkari nagusia izan zen.

Egun EAk Arrasateko Udalean (Gipuzkoa) duen zinegotzi bakarra da. 2000. urtetik Gipuzkoako Eskualdeko Batzordeko partaide da. Iazko hauteskundeetan Senatuko kide izateko hautagaia izan zen.

Unai Ziarreta ordezkatuko du karguan Urizarrek. Izan ere, Ziarretak dimisioa aurkeztu zuen martxoaren 1ean -Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunean- EAk jasandako emaitzen ondorioz. Legebiltzarkide bakarra lortu zuen EAk boz horietan.

EAk ekainaren 20 eta 21ean egingo du alderdiko batzarra Gasteizen, eta bertan jakinaraziko da EAko idazkari nagusiaren izena. Horren harira, EAko Gipuzkoako kritikoek jakinarazi dute batzarrean parte hartu edo ez aztertzen ari direla. Izan ere, alderdiak hartu dituen azken erabakiekin ez daude ados kritikoak eta, gainera, zuzendaritzak batzarraren prestaketa lanetan baztertzen ari dituela salatu dute. Ondorioz, Iñaki Sagarzazu EAko kideak adierazi du gauzak dauden bezala zail ikusten duela batzarrean parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.