Politika

Pello Urizarren ustez, hurrengo hauteskundeetan Legebiltzarreko gehiengoa artifiziala dela ikusiko delako beldur dira PP eta PSOE

Eusko Alkartasunako idazkariak esan du independentisten eskaintza bateratu baten beldur dela Estatua, Zarauzko Alkartetxearen inaugurazioan.

2010eko abenduaren 11
15:18
Entzun
Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkariaren hitzetan PP eta PSOE beldur dira 2011ko udal eta foru hauteskundeei begira. Zarauzko Alkartetxearen inauguruazioan esan duenez, hauteskunde horietan ikusi egingo da gaur egun bi alderdi horiek Eusko Legebiltzarrean duten gehiengoa "artifiziala" dela. "Independentismo indartsu baten beldur dira, demokraziaren beldur", gaineratu du.

2011ko hauteskundeetan biolentziarekin loturarik ez duen independentisten eskaintza bateratu batek Estatua ere izutzen duela esan du, "gizartearen babes zabalak herri honek duen erabakitzeko eskubidearen gaineko hausnarketa ekarriko lukeelako". "Biolentziarik gabe, Estatuari oso zaila egingo litzaioke, baita nazioartean ere, euskal gizarteak bere etorkizuna libre erabakitzeko duen eskubidea ukatzea".

Gainera, prozesuak atzera bueltarik ez duela indar politiko guztiek barneratu dutela esan du. "Zenbat igoko diote exigentzia maila mugimendu subiranistari?", galdetu du Urziarrek, eta ondoren salatu du Alfredo Perez Rubalcabaren mehatxuek argi uzten dutela Espainiako Gobernua zuzenbide estatua hausteko prest dagoela "subiranisten eskaintza bateratua" oztopatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.