Herrira-k gaur jakinarazi duenez, Pello Zelarain Villabonako (Gipuzkoa) presoa aske geratuko da datozen orduetan. Villenan zegoen espetxeratuta (Herrialde Katalanak). 1999ko ekainaren 24an atxilotu zuten Zelarai, Mexikon.
Pelloren atxilotze agindua 1987ko azaroaren 25a zen arren, Mexikora alde egin zuen eta bertan pasa zituen hamahiru urte. Auzitegi Nazionalak gero atxilotze datak aldatu eta Mexikotik Madrilera eraman eta bertan hemeretzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETArekin kolaboratze eta armak izatea leporatuta.
Berez, 2011n behar zuen aske, kondenaren murrizketak baliatuta. Orduko horretan, ordea, haren senide eta lagunek salatu zuten auzitegietan trabak jarri zizkiotela murrizketa horiek lortzeko.
Presoaren abokatuek eskaera bat aurkeztu zuten traba horien aurka, eta auzitegiek haien aldeko erabakia hartu zuten. Hala ere, preso jarraitzen zuen. Etxerat-ek salatu zuen ez zela legedia errespetatzen ari eta zigorra luzatzen ari zitzaizkiola.