EAJ

Pentsioak bermatzeko 50 milioi euroko funts bat sortuko duela agindu du Urkulluk

EAJko lehendakarigaiaren arabera, independentzia aldarria eta nazionalismoa elkarri lotuta daude, baina gaineratu du zehaztu beharra dagoela "XIX. edo XXI. mendeko independente" izan behar den.

2012ko urriaren 8a
07:02
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak hitzeman du 50 milioi euroko funts bat sortuko duela gutxieneko pentsioak bermatu ahal izateko, Gasteizen eginiko ekitaldi batean.

Urkulluk adierazi du jeltzaleek ez dietela erreparatzen Kataluniari, Eskoziari, Flandriari edo Quebeci, eta uste du "agian" nazio horiek direla "Euskadiren autogobernu tresnak begiratzen dituztenak". Estatus berri baten alde mintzatu da Urkullu, "subiranotasun konpartitua" ekarriko duena, eta alderdien arteko akordioaren bidez erdietsiko dena.

ETBn egin diote elkarrizketa Urkulluri. Bertan, Urkulluk Jose Antonio Agirre lehendakaria ekarri du gogora, eta haren "espiritu bakezalea berreskuratu" nahi duela ziurtatu du: "Hemen denak gara euskal herritarrak, hemen bizi garen guztiak, autoktonoak garenak eta kanpotik etorritakoak". Ildo horretan, "guztiek lekua duten gizarte bat" nahi du Urkulluk, zeinetan posible izango den "guztien arteko akordioa".

Urkulluk "aldebikotasuna eta subiranotasun konpartitua" defendatu du, eta gaineratu du Espainiak "aldebakarrekotasunez" erabili duela autonomia estatutua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.