N-1 errepidean, Ordizian (Gipuzkoa), mantentze lanak egiten ari zen 40 urteko langile bat besoan zauritu zuten atzo, ostegun goizaldean, perdigoi tiro batek jota.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa bat abiatu du ekintza horiek argitzeko. Gizonezkoa Zumarragako ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak jakinarazi du 20 urteko gizon bat ikertzen ari direla ekintza horien ustezko egilea delakoan.
Langilea sorbaldatik gertu zauritu zuen.