Tourreko 16.etapa egin da gaur Mourenx eta Paue artean. 180 kilometroko ibilbidea zuten aurretik txirrindulariek eta Marie Blanque (1. maila) eta Cote de Pardies-Pietat(mailaz kanpokoa) mendateak igo behar zituzten.
Gaur, Oscar Pereiro izan da azkarrena. Phonak taldeko txirrindularik ihes egin du pelotoitik beste hiru gizonekin batera: Eddy Mazzoleni (Lampre), C. Evans (Lotto) eta Xabier Zandio (Illes Balears) euskalduna.Lauko taldea osatu eta, helmugaraino iristea lortu dute.
Hauen atzetik, zortzi txirrindulariz osatutako talde bat joan da: Anthony Geslin (Bouygues Telecom), Philippe Gilbert (Francais des Jeux ), Jorg Ludewig (Domina Vacanze), Juan Antonio Flecha (Fassa Bortolo), Marcos Serrano (Liberty), Cedric Vaseur (Cofidis), Jerome Pineau (Bouygues Telecom) eta Ludovic Turpinek (AG2R).
Azkenean, ez zortziko taldeak eta ez pelotoiak, ez dute ihesaldia bertan behera uztea lortu. Laukotea bakarrik iritsi da helmugara. Esprintean, Oscar Pereiro galiziarra izan da azkarrena helmugan, Xabier Zandio iruindarraren aurretik.
Biharko etapa,Paue eta Revel artean egingo da. Ibilbideak 239 kilometro ditu eta, bost eta laugarren mailako mendateak agertzen dira. Halaere, ez dirudi etapa konplikatua izango denik.
Frantziako Tourra
Pereiro lehena Pauen
Mourenx eta Paue artean egin da gaur Frantziako Tourreko 16. etapa. Oscar Pereiro, Phonak taldeko txirrindularia izan da irabazlea. Beste hiru txirrindularirekin ihesean ibili ostean bera izan da lehena helmuga zeharkatzen. Tourreko maillot horia Lance Armstrongena (Discovery Channel) da oraindik eta, badirudi ez diola inork kenduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu