Presoak

Perez Diaz presoaren lagunek istripua izan dute bisitatik bueltan

Burgostik (Espainia) etxerako bidean zirela autoa irauli zitzaien atzo Langraiz (Araba) parean. Lau lagun zihoazen barruan, eta bi Gasteizko Txagorritxuko erietxera eraman behar izan zituzten. Hala ere, dagoeneko etxean dira.

2006ko urriaren 24a
12:59
Entzun
Joxe Mari Diaz Perez euskal preso politiko zarauztarra bisitatzen izan ziren lau lagunek auto istripua izan zuten atzo. Burgosko kartzelan, Euskal Herritik 230 kilometrora, izan ziren adiskidea ikusten, eta etxera bidean zirela autoa irauli zitzaien, atzo arratsaldeko hiru eta erdial aldera, Langraiz parean.

Lau lagunetatik bi Txagorritxura eraman zituzten anbulantzian. Ordubete inguru egin zuten erietxean, eta, ondoren, beste bi lagunekin etxera joateko moduan atera ziren. Hala ere, bietako bati lepokoa jarri zioten, eta besteak kolpe asko ditu gorputzean. Automobilak kalte material handiak ditu Etxerat-ek jakinarazi duenez.

Erakunde horrek argitu du 20 direla dagoeneko sakabanetak eragindako errepide istripuak eta 43 lagun zauritu direla horietan. Era berean, Perez Diazek zigorraren hiru laurdenak beteak dituela eta 2002tik kalean beharko lukeela azpimarratu du Etxerat-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.