"Beti egin izan dut esan dudanaren arabarekoa". Horixe adierazi du gaur Juan Ignacio Perez Iglesias (Salamanca, Espainia, 1960) EHUko jarduneko errektoreak kargura berriro ez dela aurkeztuko berrestean.
Joan den maiatzaren 22an egin zituzten EHU Errektoretzarako hauteskundeak, Perez Iglesias zela hautagai bakarra, eta bozak galdu zituen; boto ponderatuen %54k ezezkoa eman zioten.
Gaur goizean egin dute EHUko Gobernu Kontseilua bilera, eta Perez Iglesiasek han jakinarazi du ofizialki bere erabakia.
Abenduaren 4an izango dira unibertsitateko hauteskundeak. "Formalki, nik errektore bati dagozkion eskumen guztiak dauzkat, baina errealitatean ez da hala", zioen jarduneko errektoreak atzo BERRIAn. "Aurkeztuko nintzela iragarri nuenetik, nahiago izan dugu hainbat erabaki gerorako uztea. Uste genuen ez zela egokia erabaki potolo bat hartzea hautagai izanik. Orain, ikuspuntu horretatik, egoera ez da aldatu: jakin gabe nor izango den hurrengo errektorea, erabaki batzuk ez dira hartu behar".
EHHren gaurko proiektuaren jarraipenaren alde lan egingo duela esan du gaur.
Unibertsitatea
Perez Iglesiasek EHUko errektore izateko berriro ez dela aurkeztuko berretsi du
Maiatzaren 22an galdu egin zituen unibertsitateko hauteskundeak. Abenduaren 4an izango dira bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu