Perez Royo: «Sortuk iraganeko indarkeria ere gaitzetsi du»
Javier Perez Royo katedradunaren ustez, Sortuk dagoeneko gaitzetsi du etorkizuneko indarkeria, eta baita iragandakoa ere. El Pais kazetan duen blogean argitaratu duenez, Alderdien Legeko bederatzigarren artikulua onartu izanak hori dakar derrigorrez. Sortu Batasunaren jarraipena dela eta ETArekiko loturak dituela diotenei buruz ere hausnartzen du. Jarraipena beti egongo dela dio, baina horregatik ezin zaiela ezker abertzalearen aldeko herritarrei parte hartze politikorako eskubidea ukatu: «Ezker abertzaleak gaitzetsi dezake ETAren indarkeria, baina ezin du haren deuseztatzea inposatu». Sortu bera eratu izana ezker abertzalearen barruan emandako eztabaida baten ondorio dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu