Emilio Perez Touriño izango da Xuntako presidente berria hurrengo lau urteetarako. Galiziako parlamentuan egin den osoko bilkuran PSdeG eta BNGren aldeko botoak jaso ditu; 38 guztira. Aurkako bozak popularrengandik jaso ditu; 37 denera.
Perez Touriñok Manuel Fragaren lekua beteko du Galiziako Xuntan. 32 urte karguan egon ostean, datorren abuztuaren 2an hartuko du lekukotza presidente berriak.
Politika
Perez Touriño da Galiziako presidente berria
Emilio Perez Touriño sozialista Xuntako presidente izendatu dute gaur. Galiziako parlamentuan egin den osoko bilkuran, PSdeG eta BNGren botoak jaso ditu. Perez Touriñok talde sozialistek eta nazionalistak osatzen duten 38 diputatuen laguntza jaso du. Kontran, alderdi popularrak eman dizkion 37 botoak jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu