Solabarria Portugaleten jaio zen, 1930. urtean. Frankismoan hainbat erakundetan militatu zuen, eta, Herri Batasuneko kide gisa, Espainiako Kongresurako diputatu aukeratu zuten 1979an eta 1982an. Eusko Legebiltzarrerako parlamentari ere aukeratu zuten, baina ez zuen akta jaso. 85 urte zituela hil zen, 2015ean, eta ohikoa zen hura ikustea gai anitzetako mobilizazioetan.
Gaur dira bi urte hil zela, eta omenaldia egin diote Barakaldon. 12:00etan kalejira egin dute Arrondegiko zubiraino, eta han, 12:30ean egin duten ekitaldian, "borrokatzen direnei" eman diete hitza; besteak beste, Errekaleorreko kideek, zamaketariek, euskal presoen senideek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideek hartu dute parte. Tartean, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia mintzatu da: "Perikoren borroka eredugarria izan da sindikatuarentzat eta langileriarentzat".