Periko Solabarriaren omenezko margolanean sabotajea egin diote

"Viva España" mezua idatzi dute ezezagun batzuek Solabarriaren omenezko margolanean.

Periko Solabarriaren oemnezko margoketaren aurkako sabotaia. PERIKO SOLABARRIA ELKARTEA
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 23a
16:54
Entzun

 Barakaldoko Errontegiko zubian dagoen Periko Solabarriaren omenezko margolanean sabotajea egin dutela salatu du Periko Solabarria elkarteak. Uztailaren 18ko —altxamendu frankistaren urteurrrena— goizaldean izan zen erasoa, Barakaldoko karmenetan. Solabarriaren omenezko margolanaren gainean "Viva España" mezua idatzi zuten ezezagun batzuk.

Solabarriaren omenezko elkarteak zabaldutako oharrean gogorarazi nahi izan du Salaberria jaietako pregoilari izan zela Barakaldoarren "pozerako" eta herrian "maitasuna eta errespetua" zuen pertsona zela. Ekintza honek Perikoren itzala ez duela itzaliko gaineratu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.