Batasuna
Permach: "Ezker abertzalearen interesa ez da elektorala, gatazka konpontzea baizik"
Batasunako ordezkari Joseba Permachek Euskadi Irratian adierazi duenez, "gaur egun, ezker abertzalearen interesa ez da elektorala, herri honek bizi duen gatazka konpontzea baizik". Permachen ustez, "konponbidea gainditzeko proposamena ez da etorriko erakundeetan egindako eztabaida batetik, gizarteko taldeen artean adostatutako printzipioetatik baizik. Gero, printzipio horiek erakundeetan berretsi egin beharko dira. Hori da beste prozesu batzuk erakusten digutena".
Permachek eskaera zehatza egin dio hirukori eta Ibarretxeri. "Ibarretxeren Plana alde batetara utzi eta hitzaurrean indarrak jarriz adostasuna bilatzeko negoziazioa hasi beharko lukete hirukoak eta Ibarretxek. Ondoren, euskal gizarteak erabaki duena Madrili eta Parisi erakutsi beharko litzateke. Hitzaurrean zazpi lurraldeez eta autodeterminazio eskubideaz hitz egiten da. Agerikoa da herri honetan oinarri horien inguruko adostasun zabala dagoela. Beraz, zergatik ez dugu hori oinarri hartuta benetako eztabaida prozesu bat zabaltzen eragile guztien artean?".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu