Politika

Permach: "Ibarretxeren Planarekin ez da gatazka gaindituko"

Batasunako bozeramaile Joseba Permachek esan duenez, Estatutu berrirako proposamenarekin ezin da "gatazka politiko eta armatua" gainditu. Ibarretxeren Plana bozkatzeko orduan SAk emango duen botua erabakitzeke dagoela argitu du, eta EAJri, EAri eta Ezber Batuari autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren inguruan akordio bat bilatzeko deia egin die. Datorren larunbatean ekitaldia egingo dute, Batasunakoek, Altsasun.

2004ko irailaren 8a
14:17
Entzun
Bilbon emandako prentsaurrekoan garbi azaldu nahi izan du Permachek, Ibarretxeren planak ez duela "gatazka politiko eta armatuaren" bukaera ekarriko. Horregaitik, autodeterminazioa eta lurraldetasuna gaitzat hartuta akordio baten bila hasteko deia egin die EAJri, EAri eta EB-IUri.

Batasunako proiektuak Altsasun aurkeztuko dituztela iragarri du. Han, ekitaldi politikoak egingo dute, datorren larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.