Batasunako bozeramaile Joseba Permachen iritzian, Batasunari exigentziak egiten ari diren taldeek beraien ardura "desbiratze" aldera egiten dute hori. 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, Batasunak belodromoan aurkeztu zuen proposamena ezker abertzale osoarena da, eta aurkeztu eta hilabeteak pasatu direnean alderdiek proposamenaren "benetako edukiaz" ez hitzegitea salatu du.
"Egunak eta asteak pasa dira, eta uste dugu, ezker abertzaleak fitxa migutu duela eta gatazka gainditzeko borondatea erakutsi dugula, eta mahai gainean proposamen bat jarri dugula ikusten badute; proposamenaren beraren eztabaidan sartu behar luketela, eta hori egin beharrean, agente guztiek daukaten eta daukagun ardurak kendu nahian dabiltza".
Politika
Permachek dio beraien ardura "desbideratu" nahian dabiltzala gainontzeko alderdiak
Batasunak Anoetako Belodromoan 'Orain herria. Orain bakea' bake proposamena aurkeztu zuenetik gainontzeko alderdiak egiten ari direna "beraien ardura desbideratzea" da Batasunako bozeramaile Joseba Permachen iritzian, eta ardura hori Batasunaren "bizkar utzi nahian" dabiltzala salatu du. Hark esan duenez, Batasunari ETAren jarduna gaitzesteko eskatzen ari direnek badakite Batasunak ez duela hori egingo, eta memento honetan duten ardura politikoa "desbideratze" aldera darabilte jarrera hori. Proposamena egin eta asteak pasa direnean "benetako eztabaidan" ez sartu izana leporatu die gainontzeko alderdiei. Belodromoan egin zuten proposamena "ezker abertzale osoarena" dela azpimarratu du. 'Radio Euskaldi'-n egin diote elkarrizketan egin ditu hitzok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu