ADIERAZPEN ASKATASUNA

Pertsona bat atxilo Leioan, hildako guardia zibil baten aurkako iruzkinak idaztea egotzita

Instagramen idatzitako iruzkinen bidez "iraitzea" egotzi diote.

2016ko apirilaren 10a
14:53
Entzun

Espainiako Barne Ministerioak eman du atxiloketaren berri. Barbastron (Espainia) auto batek harrapatuta hil zen guardia zibila, eta, ministerioaren arabera, haren aurkako iruzkinak idatzi zituen Leioan (Bizkaia) atxilotutakoak.

Atzera egin beharrean "bere iruzkinak nabarmendu zituen eta poza azaldu zuen ezbeharrarekin", gobernuak azaldu duenez. Informazio horren arabera, atxilotuak zera idatzi zuen: "Hildako guardia zibil bat terrorista bat gutxiago da; ez dago merezi duen guardia zibilik. Orain hilik dagoenez gizon ona zen denentzat, baina ez dira parte onekoak".

Instagram kontua identifikatu ostean, atxilotu egin dute, eta Bilboko Instrukzio Auzitegiaren esku utzi dute. Espainiako erregearen aurkako iruzkinak ere egin zituelakoan, fiskalari berri eman diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.