atxiloketa

Pertsona bat atxilotu dute Berriozarko hilketagatik

Guardia zibilak atxilotu du, ostegunean Berriozarren hildako gizonaren heriotzarekin zerikusia duelakoan. Bihar pasako da epailean aurretik.

2011ko uztailaren 16a
17:38
Entzun

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du ostegunean Berriozarren (Nafarroa) hildako gizonaren heriotzarekin zerikusia duelakoan. Bihar pasako da epailearen aurretik.

51 urteko bizilagun bat hil zen ostegunean, Nafarroako Ospitalean, Iruñean, buruan jasotako kolpeen ondorioz. Foruzaingoen arabera, goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago, Berriozarko kale batean gizonezko bat konorterik gabe zegoela jakinarazi zion pertsona batek SOS Nafarroari. Erizainak joan zirenean ikusi zuten gizonezkoak buruko traumatismoa eta hainbat kolpe zituela, eta erietxera eraman zuten. Gerora, hil egin zen gizonezkoa.

Heriotzaren arrazoia ikertzen ari dira, Guardia Zibilak ez du hipotesirik aurkeztu. Europa Press albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera, droga trafikoarekin eta ohiko delinkuentziarekin lotuta egon liteke gizonaren heriotza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.