PEDERASTIA

Pertsona bat atxilotu dute Bilbon, ustez Internetez haur pornografia banatzeagatik

P2P sareak erabiltzen zituen ustez, haurrei abusuak erakusten zituzten argazkiak eta bideoak elkar trukatzeko.

2010eko urriaren 22a
11:52
Entzun
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Bilbon, Interneten haur pornografia banatzen duen sare bateko kide izatea leporatuta. Espainian beste bi pertsona atxilotu dituzte, Madrilen eta Kanariar Uharteetan; Sevillako beste bizilagun bat ere auzipetu dute. Guztiei Interneten haur pornografia bideoak eta argazkiak banatzea leporatzen diete, P2P sareak erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.