EUSKAL HERRIA

Pertsona bat atxilotu dute, kale erasoak egotzita

Imanol Gonzalez Pardo da atxilotua, eta goizean atzeman dute, Balmasedan. Martxoaren 29ko greba egunean autobus baten azpian lehergailu bat jarri zuela uste du Ertzaintzak.

2012ko irailaren 18a
11:24
Entzun

Ertzaintzak Imanol Gonzalez Pardo 24 urteko gaztea atzeman du gaur goizeko zazpietan, etxetik ateratzekotan zela, kale erasoak leporatuta. Bizkaian atxilotu dute Gonzalez Pardo, Balmasedan, eta haren etxea eta beste bi lokal miatu dituzte ondoren. Litekeena da miaketa gehiago egitea, Ertzaintzaren beraren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, martxoaren 29ko greba egunean Lanestosako autobus baten azpian lehergailu bat jartzea egotzi dio Ertzaintzak Gonzalez Pardori. Poliziek goiz hartan topatu zuten lehergailua autobusaren azpialdean. Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.