Gertakaria

Pertsona bat atxilotu dute Nafarroan ETAren izenean bonba mehatxu faltsuak egiteagatik

Joan den martxoaren 15ean ETAren izenean bonba mehatxu faltsuak jaso zituzten Iruñeko DYAan eta Sos Nafarroan. Gaur, San Adrianen (Nafarroa)lagun bat atxilotu dute Nafarroako Foruzainek, ustez, bonba mehatxu faltsu haiek burutu zituelakoan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez atxilotu duten 38 urteko lagunak aurrekari polizial ugari ditu.

2006ko martxoaren 29a
17:04
Entzun
Joan den martxoaren 15ean Nafarroako hiru lekutan lehergailuak jarri zituztela esanez deitu zuen norbaitek Iruñeko DYAra eta Sos Nafarroara. Bonbetako bat Iruñean, Nafarroako Justizia Jauregian, jarri zegoela esan zuen; beste bat Iruñea eta Lizarra arteko autobian, Erreniegako tuneletan. Hirugarrena, berriz, Nafarroako autopistan, baina lekua zehaztu gabe. Hiru gune horiek hesitu eta arakatu zituzten Espainiako segurtasun indarrek, baina ez zuten ezer aurkitu. Hori eta deiaren ezaugarriak kontuan hartuta, mehatxuak gezurrezkoak zirela ondorioztatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.