Ertzaintzak jakinarazi duenez, Ortuellan pertsona bat atxilotu dute, 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten zenbait ertzainen aurka molotov koktelekin egindako eraso batean parte hartu zuelakoan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) berretsi duenez, Asier Rodriguez Lopez da. AAMren arabera, goizeko hamarretan etxetik atera eta lantokira bidean zela atzeman dute. "Asierrek azken bi urteetan jarraipen ugari izan du kalez jantzitako polizien aldetik", dio AAMk.
Albiste agentziek aipatzen dituzten iturriek diotenez, miaketarik ez da izan.
Ertzaintzak berak jakinarazi duenez, erasoan zazpi gaztek hartu zuten parte, eta bi ertzainei "zauri larriak" eragin zizkieten. Zazpi gazte horietatik sei jada zigortuak izan dira aurretik eraso horregatik, eta zigortu zituen epaiak zioen ertzainak "hiltzea" zutela helburu, "edo ondorio hori barneratuta zutela".
atxiloketa
Pertsona bat atxilotu dute Ortuellan, Ertzaintzaren aurkako 2001eko eraso bategatik
Asier Rodriguez da atxilotua; 'molotov koktelekin' egindako eraso baten parte hartzea leporatzen diote. "Azken bi urteetan jarraipen ugari izan du kalez jantzitako polizien aldetik", dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu