GIZARTEA

Pertsona bat atxilotu dute Sopelan, sexu delitu ugari egitea egotzita

Beste 11 lagun inputatu dituzte. Exhibizionismoa, sexu probokazioa, ustelkeria eta adingabeen prostituzioa leporatu diete inputatuei.

2015eko azaroaren 21a
14:26
Entzun

Bizkaiko adingabe bat da biktima. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irudi sexualak elkarbanatu eta diru truke sexu harremanak izateko presioak jaso zituen adingabeak.

Gurasoek maiatzean aurkeztu zuten salaketa Ertzaintzaren aurrean, eta orduan hasi zen ikerketa. Hala ere, urtebete lehenagokoak dira gertakariak. Ertzaintzak azaldu duenez, erasotzaileak sare sozialen bidez jarri ziren harremanetan adingabearekin; irudiak elkarbanatu zituzten aurrena, eta, ondoren, sexu harremanak izatera behartu zuten adingabea argazkiak publiko ez egitearen truke.

Komunikazioak aztertu eta gero, 43 urteko gizonezko bat atxilo hartu zuen Ertzaintzak Sopelan (Bizkaia), urri erdialdean. Inputatuek 17 eta 30 urte artean dituzte, eta Euskal Herrian eta Espainiako probintzia ugaritan bizi dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.