Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, motokultoreak azpian harrapatu du 60 urteko gizonezkoa. Bertara joan dira osasun zerbitzuak, baina gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Lizarrako suhiltzaileak ere joan dira, gorpua motokultorearen azpitik ateratzera. Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, eta autopsia egingo diote bertan.