Hiru autok talka egin dute gaur Berantevillan (Araba), N-124 errepidean, Logroñorako (Espainia) noranzkoan, eta, istripuaren ondorioz, gizonezko bat hil egin da, eta beste bat larri dago. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, furgoneta batek, auto batek eta kamioi batek egin dute talka. Hildakoa autoaren gidaria da.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, eta trafikoa Miranda de Ebrotik (Espainia) eta AP-68tik desbideratu dute.